XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pezeta chuchenduLurdetik etcherakoan, hiritik jalgitzen ari nintzalarik, gizon gazte batek egin daita keinu, eta banuenetz tokirik harentzat beribilean.
Begia frango zorrotz, bizar bel-beltz baten jabe zen, matela-inguru guzia hartaz baitzuen emokatua adinetako bildotcharen buztan beltch kuskulatua ezarri balu bezala loturik beharritik beharrirat.
Nahiz ez zuen halako kara eztia, gelditu naiz, eta jarri zaitalarik ondoan ene putikoa, hasi gira españolez.
Madriletik Amsterdam Holandiako hiri nagusirat joa zuen, eta handik landa, Alemania ikusiz, Marzelletik heldua Lurderat.
Berantetsia zuen Espainiarat sartzea bere ohean lo egiteko, eta etcheko eltzekari urintsuaren jateko.
Erasiaz bezala hasi zaita, baizik-eta beribildunak nekez gelditzen zirela, bide bazterretako beha dauden gaichoen onetan.
Eta nik:
Salatu daita, dirua arrunt tturrindurik, bi gau bazituela emanak kanpoan, izarrak zerutik begirale.
Athorra, Besta Berriko aldare mihiseak bezain churi baitzuen, galde egin diot, nork zaikon hoin ongi garbitua.
Eta hunek:
Bet-betan ikusten dut gizona, bere bizar ilhun kolore emaiten, kopeta puntaraino, galde egiten daitala boz sakorrarekin:
- Zer diozu pezetaren beheititzeaz? Zer gertakari harritzekoa! Beha nago, etcherat-eta, gauzak ez ditutanetz aurkituko nahas-mahas itzulipurdikatuak... Espainia beldur lur-ikara batek erroraino inharrosia... Zertaratu behar ginen Espainian!
Kontsolatu dut muthiko gaztea, gochatu, eztitu, niolarik, baginituela ikusiak Frantzian ez dakit zonbat diru-apaltze, ez baiginen halere azken peko errekan edo ezin bizi gorrian...
Denetan bezala, diru kraskatzeak lehen urhatsa garratz. Bertzeak ez aski idor ere...
MINTZA CHUCHENEzen pezetak hartu du agerian, gordean zuen balio egiazkoa.
Egiaren mintzairea hartu du pezetak, egia mintzatuz baizik ez baitzitaken sar Europako bertze herrien batasunean.
Uste dutenek, segur direnek, Europatik kanpo ez dela Europako herri bihi batentzat salbamendurik, atsegin dukete jakiteaz, hemendik goiti O.E.C.E.an barne izanen dela Espainia.
Nahi dut asko Europatiar buruzagik bortz egin ahalak egin dituztela, Espainiaren, Europatik bazter, bere mugetan preso begiratzeko.
Bainan nola ez ohart badela bere alhaze gibelean preso egoite hortan, Espainiaren eta Español buruzagien falta handia?
Espainiako athearen zerratzale borthitzena Espainia.
Espainiako gobernua ez balitz izan gogo hortako, bertze orok, beren malezia guziarekin, ez zuketen jeus egiten ahalko, edo bederen ez zuketen jeus luzaz atchikitzen ahalko.
Duela zonbait ilabethe Espainiak
Behar dira oraino sartzeko pasaportak jendentzat
Horiek behar luzke Espainiak aspaldi huntan gera-futro botatuak...
Hainbertze hiri miresgarri dauzkan herrialdeak behar luzke trumilka kanpotiarrak,
Ene ondoko mutikoak zerautan, haren arabera, behar luzkeela Espainiak mundu guzitik gomitatu lantegietako nagusiak, zerbaiten moldatzerat Espainian.
Gazte gehientsuek bezala uste zuen, harek bakarrik zerabiltzala holako gogoeta argiak.
Erakutsi nion Pinay jaunak chede berak zauzkala bere chapel-pean, eta izana zela Ameriketako nagusien gomitatzen Frantziarat bildu beharrez.
Ez ditake erran zer kalte higuingarria egin daukun deneri nor-niz-ni-keria ttuttula pekachin batek...
Bertzen beharrak hartarik sendatzen bagintu?
So Egilea